Abuztuaren 26an, ostiralarekin, herri bazkaria egingo dute. Apuntatzeko orria (10 euro) La plaza tabernan egongo da, hilaren 24ra arte. Bazkari goxoa prestatzeko animatuz gero, goizeko 10etan aurreko taberna berdinean lotu dira. Arratsaldean, berriz, La Plaza tabernan 20:30ean hasita, tabernaz-taberna herri osoan ibiliko da Kantagunea. Gauean, ordea, Los Chicos del Maiz eta Hesian musika taldeak arituko dira.
Bertsoak, kontzertuak eta ur gerra
San Agustin jaien azken txanpara helduta, larunbatean, ur gerra galanta izango da kiroldegi inguruko plazan (Europa plaza), eguerdiko 12etan hasita. Ondoren, arratsaldeko 8etan, Jon Maia, Onintza Enbeita, Andoni Egaña eta Iratxe Ibarraren bertso saio futurista izango dute gozagarri Irailaren 23a plazara hurbiltzen direnek. Geroago, txosnetan, Zea Mays eta Bongo Botrako taldeek eskainiko dituzte kontzertuak, gauez. Hurrengo egunean, igandea, bi erromeria egongo dira herriko plazan zein txosnetan. Izan ere, lehenengoan, Aiko taldea arituko da arratsaldeko 7:30ak aldera. Bigarrenean, berriz, Izargi talde gazteak jardungo du gauerdian. Amaitzeko, astelehenean, jaiei amaiera emateko proba eta jolas ugari egongo direla jakinarazi dute Berbotsekoek. Ekitaldi horietan zein gainontzekoetan parte hartzeko, jantzi zuri-urdina jartzera deitu dituzte herritarrak euskara elkartekoek. Izan ere, Berbotsekoek esaten duten bezala: "Guk ez badugu egiten, nork egingo du?".