Mugikortasun jasangarriaren aldeko argazki-lehiaketa antolatu du Mankomunitateak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko abu. 19a, 00:47

Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Ekogune bulegoak mugikortasun jasangarriaren aldeko lehenengo argazki-lehiaketa antolatu du. Horretarako, lan guztiak bizikleta hartu beharko dute gai moduan eta 18 urtetik gorako edozein pertsonak har dezake parte bertan. Gehienez, hiru argazki aurkeztu ahal izango dute. Horrenbestez, bi sari egongo dira: 300 euro lehenengoarentzat eta 150 euro bigarrenarentzat. Argazkiak irailaren 9a baino lehen aurkeztu beharko dira. Interesatuek izen emate orria (pdf) bete beharko dute. Argazkian, Bizimeta zerbitzuko txirrinduak, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak jarritakoak / © Uribekosta.org.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun