Erakusketa bakoitzean, zahartzaroa bizitzeko era desberdinak topatu ahal izango dira, tartean jakituria (Andrew Zuckerman), edadetuentzako edertasun lehiaketak (Luis Cobelo), bizitza geriatrikoetan (Josep Echaburu), hirietako ortuak (Vicente Paredes), transexualitatea hirugarren adinean (Sander Marsman), ehun urte betetzearen poztasuna (Patrick Duncan) edo bizitzatik heriotzara igarotzea (Walter Schels)…
Galdu ezinezko argazki sortak
Andrew Zuckerman alemanaren "Wisdom" seriea azpimarratu nahi izan du Aspuruk. Horretan egileak 65 urtetik gorako ia 50 idazle, artista, diseinugile, aktore, politiko eta abarren ideiei, hitzei, presentzia fisikoei edo ahotsei buruzko proiektu multimediarekin bizi izandako urteen esperientzia baloratzen du. Horien artean, Clint Eastwood, Nadine Gordimer, Nelson Mandela… daude. Beste lan azpimarragarria Sacha Goldberger frantsesaren Super Mamika da. Argazkilari horrek holokausto nazitik bizirik atera zen amama hungariar kutunari depresioa sendatzen laguntzeko, super-heroi bihurtu zuen super botererekin.
Peter Granser alemanaren "Sun City" izenekoa ere nabarmendu dute, Amerikako Estatu Batuetako hego mendebaldean dagoen jubilatu batzuen kolonia atera duelako bere argazkietan. Horretan 55 urtetik gorako pertsonak baino ezin dira bizi. Poliziak ere adin horretakoak dira eta bizilagun horiek beren bizitzak asmatzen dituzte berriro eta bigarren aukeren bila doaz.
Bestelako jarduerak
Jaialdiaren jarduera nagusiak irailaren 1etik 4ra izango dira. Irailaren 1ean 20:00etan Jaialdiaren irekiera-ekitaldia izango da Andres Isasi musika eskolan, Areetan, eta horretan Getxophotoren bost urteotako irudiak ikusi ahal izango dira. Oraingo edizioko egile batzuek beren lana aurkeztu eta proiektatuko dute. Ekitaldia Michael Ackermanen lanari buruzko proiekzio bereziarekin amaituko da, Mursego artistak zuzenean musikatuta. Gainera, tailerrak, proiekzioak eta beste ekimen erakargarri batzuk ere aurreikusi dira. Horiei buruzko informazioa www.getxophoto.com web gunean topa daitezke.
Udal babesa
Aurreko urteotan legez, aurten ere Getxophoto argazkilaritza jaialdia babestu du Getxoko Udalak. Izan ere, Imanol Landa Getxoko alkateak kultur jarduera honek udalerrirako duen balioa nabarmendu du: “Jaialdia udan dauden beste proposamen finkatuetara gehitu behar da, esate baterako, Jazz, Blues edo Folk Jaialdiak eta azken urteotako kultur eskaintzaren apustu berritzaileena eta freskoena da, Getxon kultur bizitzaren dinamizazioa suposatzen duelako eta gure udalerriaren profil kosmopolitena igortzen duelako”. Bere hitzetan, “ekimenak berpiztu, eragin eta konplize egiten du Getxo, toki estrategikoen okupazio probokatzailearekin, Gune horiek ez dira konbentzionalak, publikoak edo pribatuak izan daitezke eta ekimena auzokideen partaidetza aktiboan oinarritzen da, elkarteetatik sortua".
Bestalde, Landak bosgarren edizioaren gaiari, zahartzaroari, heldu nahi izan dio: "Profil urratzailearekin jaialdiak gori dauden eta saihestu ezin diren gaiei buruzko hausnartzea ahalbidetzen du, kasu honetan zahartzaroaren inguruan, gaztaroa neurri handi batean baloratzen duen gizarte baten barruan. Izugarri gustatzen zaigun Jaialdia da eta horregatik Getxora datozen pertsona guztiak Getxophotoren gozatzera animatzen ditugu".
Jokin Aspururen adierazpenak (© Getxoko Udala)
Imanol Landaren adierazpenak (© Getxoko Udala)