Gotzone Mora Getxoko PSE-EEko zinegotzi eta kide ohiak Poliziari salatu dio metro bateko diametroa duen diana bat jarri diotela etxean, Herrialdeko Katalanetako Denia herrian, Alacanteko lurraldean. Mora, egun Valentziako Generalitaten Elkartasun eta Hirigintzarako idazkaria dena euskal herritarren bati leporatu dio balizko mehatxu pintaketa: "Alacanteko kostaldean euskal herritar asko dago eta baten bat ez da jende ona. Seguru aski, ikusi naute eta jarraitu naute. Izan ere, hona ez da erraza heltzea eta bizi naizen kalean ia espainiar bakarra naiz", adierazi dio Europa Press albiste agentziari. Argazkian, Gotzone Moraren artxiboko irudia / cc-by-nc-sa Hazteoir.org.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!