Jaietako argazkiak batu eta zabaltzeari ekin dio Itzubaltzeta / Romoko jai batzordeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko abu. 21a, 00:19

Itzubaltzeta / Romo eta Pinuetako jaiak bukatu eta bi astetara dagoeneko martxan da berriz herri horretako jai batzordea. Datorren urteko jaiak prestatu baino lehen zuku guztia atera nahi diote jada amaitu berri direnei. Horrela, auzokide guztiei atera dituzten jaietako argazkiak eskatu dizkiete, ahal diren guztiak batu eta ondoren herritarren artean zabaltzeko. Horretarako, CDak, DVDak, pendrive delakoak edo paperezko argazkiak Kandilejas tabernan uzteko eskatu dute. Bestalde, urteroko ohiturari jarraituz, ostegunean herriko koadrilak batuko dira txikiteoan, Bilboko Aste Nagusirako jauzia egiteko. Hasieran hitzordua 20:00etan Kandilejas tabernan jarri bazuten ere, gaztetxeen aldeko Bilboko manifestazioa dela eta planteamendua aldatu dute. Horrela, 16:00etan Itzubaltzeta gaztetxean lotu dira, "bainujantzia jarrita", Bilbora joateko. Bestela, 20:00etan ere agertzeko aukera jarri dute, baina Bilboko Zazpi Kaleetako Unamuno plazan. Koadrila edota jaietako kamiseta jantzita agertzera deitu dute. Argazkian, Izkina, aurtengo jaietako koadrila irabazlea.

Itzubaltzeta / Romo eta Pinuetako aurtengo jaien argazkiekin egindako bideoa (© Iñigo Palomero Ugarte)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun