Erandioztar bat erreskatatu dute Pirinioetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko abu. 21a, 17:56
Mendi-ibiliak egiten zebilen A.A.C. 36 urteko emakume erandioztarra erreskatatu du gaur goizean Guardia Zibilak Pirineotako Sallent de Gallego udalerrian, Huescan (Aragoi). "El Periodico de Aragon" egunkariaren edizio elektronikoak zabaldu duenez, emakumeak koliko nefritikoa pairatu du bat-batean Sallent de Gallegoko Respomuso aterpearen inguruetan zegoela. Goizeko 10:30ak aldera horraino igo dira emakumearen bila zihoazen Guardia Zibileko espezialistak eta erandioztarra Jacako ospitalera eraman dute bertan arreta medikoa jaso dezan, Espainiako Gobernuak Huescan duen Azpiordezkaritzak zabaldutakoaren arabera. Argazkian, Huescako Guardia Zibilaren erreskate helikopteroa / cc-by-sa Fernando.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun