1994ko abuztuaren 21ean, Jose Santana Ramos Espainiako polizia nazionala hil zuen Berangoko batzokian ETA erakundeak. Arratsaldeko 19:45ak aldera, Santana hiru lagunekin kartetan jokatzen ari zenean, gizon eta emakume bana lapurtutako taxi batetik irten eta Sabino Arana kaleko EAJren egoitzan sartu ziren. Gizonezkoak poliziarengana hurbildu ostean bi tiro bota zizkion buruan, unean bertan heriotza eragin ziola. Atentatuaren eraginez, karta partidan zebilen beste gizon bat, Jose Benedicto Herrero Hernandez, 71 urtekoa, eta beste bi pertsona zauriturik suertatu ziren. Herrerok lau hilebete t'erdi eman zuen Gurutzetako ospitalean. Santana Huelvako (Andaluzia) Minas de Riotinto udalerriko semea zen eta Santurtziko portura bidali zuen Espainiako Polizia Nazionalak. 37 urte, hiru seme-alaba eta ertzaina zen emaztea zituen. Argazkian, atentatuan laguntzea leporatu zioten Aitor Boresen irudia ezkerrean, Urko Labeagaren argazkiaren alboan / cc-by-sa Gari Garaialde - Zuzeu.com.