Bilboko emakumearen erailketa salatuko dute bihar Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko abu. 23a, 15:29

Atzo Bilboko Fernandez del Campo kalean labanaz erail zuten emakumea gogoan izango dute bihar, asteazkenarekin, Algortan. Izan ere, Emakumeen Mundu Martxak zein bertan parte hartzen duen Bilgune Feministak deituta, emakumeen aurkako erasoak eta urteko seigarren hilketa salatuko dituzte Telletxe plazan, arratsaldeko 7:30ean. Bitartean, gaur eguerdian elkarretaratzea egin dute Bilboko udaletxean Udalak eta Bilboko Konpartsek deituta eta arratsaldean, mugimendu feministak zein konpartsek beste protesta bat egingo dute 18:00etan Arriagan. Era berean, Bilboko Konpartsen txosnak ordu laurdenez itxiko dira gauean, suen ondoren. Argazkian, uztailaren 5ean Rosario Roman De la Fuente emakume hernaniarraren erailketa salatzeko Algortan egindako protesta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun