Ertzaintzak 21 eta 31 urteko gizonezko bana atxilotu zuen pasa den larunbatean Getxoko Galea kalean, hainbat etxetan sartu eta ebatsi izana egotzita. Larunbatean, Getxoko Udaltzaingoa eta Ertzaintzaren patruila bana Getxoko etxebizitza batera bertaratu ziren, lapurreten aurkako alarma piztu ostean. Herrizaingo Sailak zabaldutakoaren arabera, "antza, bi pertsonak inguruetatik ibili ziren eta lehenengo solairuko beira bat hautsita zegoen". Ondoren, 20:45ak aldera, poliziek bigarren abisu bat jaso zuten lekuko baten eskutik. Horren esanetan, pertsona bat leiho batetik eskalatuz txalet batean sartu zen. Bertan, baina, jabeak barruan zeuden eta gaztea ihesean atera zen, kanpoan itxaroten zuen balizko konplizearekin. Presaka aritu zirela, ustezko lapurrek hainbat objektu zituen poltsa utzi zuten atzean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!