Erandioko 64 urteko gizon bat hil da Kantabrian auto istripuz

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko abu. 30a, 21:26
Erandioko J.M.D.A. 64 urteko gizonezkoa hil zen atzo arratsaldean, Valderredible udalerrian (Kantabria, Espainia), tokiko baso-pista batean bere quad-a irauli ostean. Espainiako Gobernuak Kantabrian duen Ordezkaritzak jakinarazi duenez, hildakoarekin batera zihoan sei urteko iloba onik irten da ezbeharretik. Istripua arratsaldeko 6:45ak aldera izan zen, Loma-Somera ingurutik Aldea del Ebro zonaldera doan baso-pista batean, Monte Cabrero izenarekin ezagutzen den eremuan, Valderredibleko udalerrian. Erandioztarra Bustillo del Monte herrian bizi zen, istripua izandakoaren inguruan. Bere hilotza Santanderreko Marques de Valdecilla ospitalera eraman dute. Argazkian, hainbat quad Kantabriako errepide batean artxiboko irudi batean / cc-by-nc-sa Wimbledonian.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun