Euskal herriko musika eta dantzekin harremana duten lagunek osatuko dute epaimahaia eta aurreskulari bakoitzari puntuak emateko honako hauek hartuko dituzte kontuan: bizkortasuna, konpasa edo erritmoa, nola punteatzen duten edo zein urrats jarraitzen duten eta aurkezpena edo jantziak. Parte hartzaileak lortu duen puntuazioa altuena eta baxuena alde batera utzi eta gainerako puntuen artean bataz bestekoa egingo da. Leioako Udaleko Kultura teknikari bat izango da idazkari eta berak egingo du lehiaketaren akta. Ekitaldian zein ordena jarraituko den erabakitzeko zozketa egingo da, 18:30etik aurrera.
Sariak
Gizonezkoen zein emakumezkoen bi kategorietarako ondoko sari hauek ezarri dira. Beren beregi adierazi da parte hartzaile bakar batek ere ezin izango dituela bi sari jaso. Horrenbestez, 16 urtetik beherakoen arteko lehenengo hiruek 200, 150 eta 100 euro jasoko dituzte, hurrenez hurren. 16 urtetik gorakoen artean, berriz, 450, 300 eta 150 euro banatuko zaizkie. Guztiek jasoko dute garaikurra eta, nagusien arteko lehenengo gizon eta emakumeari, nola ez, txapela eta zapia emango diete. Bestalde, saririk jaso ez duen Leioako aurreskulari hoberenari “Leioako Udala” sari berezia emango diote. Azkenik, aurreskulari guztiek 50 euro jasoko dute, dieta moduan.
Txikiak Txiki eta Gure Ohiturak dantza taldeekin batera, Bizkaiko 51. Aurresku Lehiaketa antolatu du Leioako Udalak. Txapelketa Ondizko probalekuan izango da, irailaren 11an, igandea, arratsaldeko 7etan. Tokiko iturriek zehaztu dutenez, aurten bi modalitate egongo dira, gizonezkoena eta emakumezkoena. Horretarako, ohiturak agintzen duen bezala jantzita egon beharko dira guztiak. Dantzariek aurreskuaren lau zati dantzatu beharko dituzte. Horrenbestez, bi maila ezarri dira: 16 urte baino gutxiagoko aurreskulariak eta 16 urtetik gorakoak. Izena posta bidez eman ahal izango da,