Irailaren hasierara arte itxita jarraituko du Sakoneta kiroldegiko igerilekuak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko abu. 30a, 23:49

Azken orduko hobekuntza lanak direla eta, Leioako Sakoneta kiroldegiko igerilekuak irailaren lehenengo astera arte itxita jarraituko du. Urtero bezala, abuztuan zehar aipatu eremuko igerileku girotuaren garbitze eta konponketa lanak egin dituzte. Aurten, hilaren 17an zabaltzea aurreikusi zuten. Hala ere, hasiera batean beharrezkoak ez ziren konponketa batzuk egin behar zirela ikusita, igerilekua irailaren hasierara arte ez zabaltzea erabaki dute tokiko arduradunek. Argazkian, ume bat Pinosoloko igerilekuan / © Leioa.eu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun