Irailaren 18an, igandearekin, egingo dute
Uribe Kostako Umeen Bizikleta Festa. Aurtengo ibilbideak bi hasiera izango ditu: bata Erandion eta bestea Gorlizen. Hala ere, bi ibilbideak Berangon bukatuko dira, bertan, txikienentzat izango den jai handi batean lotzeko. Bi martxak goizeko hamaiketan hasiko dira. Lehenengoak, Erandio, Leioa eta Getxo udalerria zeharkatuko ditu. Bestalde, Gorlizen hasten dena, Plentzia, Urduliz eta Sopelatik igaroko da. Aipatu ekitaldia Europako Mugikortasun Jasangarriaren Astean ospatuko da eta, horrela, "bizikletaren garrantzia aldarrikatu" nahi dute antolatzaileek. Izan ere, txirrindua ordezko garraioa, ez kutsakorra eta osasuntsua da. Hori dela eta, ekitaldiaren helburu nagusia umeek bizikletarekin ondo pasatzea eta kontzientziatzea da. Aurreko edizioetan bezala, parte hartzeagatik soilik, oparia jasoko dute bizikleta zaleek. Gogoratu behar da izen-ematea bikoteka egin behar dela. Horretarako, sakatu
hemen. Argazkian, 2008an egindako Berangoko Umeen II. Bizikleta Festa Itzubaltzeta zeharkatzen.