Algorta, Getxo eta Berangoko hamaika gazte epaituko dituzte irailaren 19, 20 eta 21ean Espainiako Auzitegi Nazionalean, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez. Mikel de Gregorio, Joseba Elorriaga, Mikel Rekarte, Josu Rodriguez, Aner Mimenza, Lander Labajo, Txomin Gezuraga, Jon Rosales, Zigor Goikoetxea, Batxi Galdiz eta Gorka Oribe "erakunde terroristako kide" izatea eta "terrorismo delituak" egin izana egotzita
auziperatu zituen Baltasar Garzon epaileak. Auziari Espainiako Polizia Nazionalaren Bilboko Informazio Brigada Probintzialak
2007ko urriaren 16an egindako atxiloketekin eman zitzaion hasiera. Guztiei kale borroka taldea osatu eta 2004tik 2007ko uztailera bitarteko
hamar ekintza inguru leporatzen diete. Hiru ezik gainontzekoek espetxea ezagutu zuten eta egun ia lau urte beranduago fidantzapean aske dira. Epaiketa "inkomunikazio aldian torturen bidez eragindako autoinkulpazioetan oinarrituko dela"
salatu du errepresioaren kontrako erakundeak. Argazkian, 2007an inoiz baino lagun gehiago batu ziren Indabadan, 600 bat pertsona, ekitaldia Algorta, Getxo eta Berangoko gazteen atxiloketak salatzeko ekimen bihurtu zela.