Ibilgailu bi erre egin dira Plentzian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko abu. 31a, 13:07

Ibilgailu bi erreta suertatu dira eta hirugarren batek kalteak jasan ditu goizaldeko 5:20an Plentziako Geltoki kalean izandako sutean, Ertzaintzak Europa Pressi adierazitakoaren arabera. Iturri horien hitzetan, anonimo batek jakinarazi omen dio Ertzaintzari jazoera, ibilgailuetako batean hasi dena, eta beste batera hedatu delarik. Azkenik, hirugarren auto bati ere kalte nahiko larriak eragin dizkio sute horrek. Suhiltzaileek itzali dute sutea, eta Herrizaingo Saila suaren jatorria ezagutzearen zain dago, baina kale indarkeria izan daitekeenaren hipotesia alde batera utzi dute. Argazkian, kiskalitako beste auto bat, artxiboko irudian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun