Igandera arte luzatuko dira San Antolin jaiak Plentzian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko abu. 31a, 13:45

Herriko gazteek bazkaria egin ostean, Antolintxu eta Madalentxuri harrera eginez abiatu zituzten atzo San Antolin jaiak Plentzian. Igandera bitartean egitarau zabala antolatu du tokiko jai batzordeak. Gaur, besteak beste, umeentzako eta familientzako mozorro zein helduentzako play-back lehiaketak egingo dituzte, 19:00etan eta 21:30ean, hurrenez hurren. Bihar, berriz, 119. Nekazal eta Abeltzain azoka (10:00) eta IV. Euskal Jantzien lehiaketa (12:00) izango dira, beste hainbat ekitaldiren artean. Horiek guztiak Astilleron. Koktel dastaketari dagokionez, ostiralean jarri dute hitzordua 14:00etatik aurrera, Sama Siku eta Musikatrena fanfarreek alaituta. Argazkian, Antolintxu eta Madalentxuri harrera. Irudi gehiago (© San Antolin Deuna).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun