Koldo Iturbe Getxoko Kultura zinegotziak esan duenez, “Getxophoto azken urteotako kultur eskaintzaren apustu berritzaileena eta freskoena da, Getxon kultur bizitzaren dinamizazioa suposatzen duelako eta gure udalerriaren profil kosmopolitena igortzen duelako". Iaz, bataz beste 60.000 pertsonek gozatu zuten Getxophotorekin, era ezberdinetan, baina 200.000 baino gehiagok jaialdiaren berri izan zuten hainbat hedabideen bitartez. "Horrek esan nahi du, nahiz eta krisialdi larrian egon, Getxophotokoek lan ona, trebakuntza eta irudimena lortu dituztela, eta horren bidez ekimena indartzea, herrikoa egitea eta arlo horretan Getxoko lidergoa agerian uztea", udal arduradunak gaineratu duenez. Getxophotok udalerrira argazkigintzan dauden nazioarteko azken joerak hurbiltzen ditu, "oso preziatuak gure artean, eta baita, eta berriro diot, gure irudi kosmopolita atzerrira eraman ere. Halaber, Kultura arlotik udalerriko dinamizazioaren aldeko apustu garbia da eta, horrexegaitik, beste urte batez, aurtengo edizioarekiko konpromisoa eta sustapena agerian utzi nahi ditugu”, jakinarazi du Iturbek.
Aurten, erakusketa irailaren 1tik 30ra egongo da ikusgai, nagusiki Ereagako hondartzatik Algortako Portu Zaharraren ardatzean zehar. Jarduera nagusiak asteburu honetan zehar izango dira, irailaren 1tik 4ra. Egun horietan zehar inaugurazio ekitaldia ospatuko da parte hartuko duten zenbait artisten presentziarekin, zuzeneko hitzaldiak egingo dira, proiekzioak, tailerrak…
Getxophotori buruz
Getxophotok argazkigintzarenganako, herriko hainbat guneen erabilpen kulturalarenganako eta ezohikoak diren eremu eta formatu adierazgarriak miatzearenganako apustua egiten du. Proposamen artistiko batez gain, herritarren partaidetza kanalak zabaltzen saiatzen da; helburua jendeak jaialdia berezkoa sentitzea da, kontzientziak astintzea eta irudien kontsumo soila ekiditea.
Arduradunek jakinarazi dutenez, jaialdia birziklagarria da ehuneko ehunean, "Getxophoto erantzukizun eta ekologiagatik, birziklagarria izateko diseinatuta baitago". Obra guztiak beren inguru eta euskarrietara egokitzeko produzitu behar dira bereziki. Irudiak, 1.000 metro koadro baino gehiago dituztenak, ondoren berrerabiliak izango diren piezetan (esku-poltsetatik, hamaketaraino) bihurtuko dira bide batez, imajinak zirkulazioan jarraitzea ahalbidetzeko. Bestetik, instalazioak eusten dituzten zenbait estruktura, merkantzia-kontainer, modulu-aurrefabrikatu eta egur palet-ekin eraikitakoak dira. Hauek guztiak ekimenera egokitzen diren piezak dira eta behin hori bukatuta, erabilgarriak eta iraunkorrak izaten jarraitzen dute.