Pirritx, Porrotx eta Marimototserako sarrerak bihartik aurrera salduko dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko ira. 1a, 11:52

Getxo udalerriko Bizarra Lepoan euskara elkarteak antolatuta, irailaren 14an, asteazkenarekin, Pirritx, Porrotx eta Marimotots izango dira Areetako Xake plazan. Bi saio eskainiko dituzte: lehenengoa, 16:30ean; eta bigarrena, 19:00etan. Sarrerak bihartik aurrera egongo dira salgai. Bizarra Lepoaneko bazkideek bina sarrera edukiko dituzte 3 eurotan (euskara elkartearen bulegoan bakarrik); gainontzekoek 4 euro ordaindu beharko dituzte sarrera bakoitzeko. Horrenbestez, ondokoak dira salmenta puntuak eta ordutegiak: Bizarra Lepoanen bulegoan (Martikoena kalea 16, 2. solairua 4. bulegoa / Algorta) goizez, egunero, 11:30etik 14:00etara. Eta hilaren 6an eta 8an, 17:00etatik 18:30era. Kukupraka ludotekan (Eskoletako plaza, Areeta / 944 660 355), berriz, hilaren 6an eta 8an, 17:00etatik 19:00etara salduko dituzte txartelak. Eta 7an, 9an eta 12an 10:30etik 12:30era. Argazkian, Porrotx.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun