La vox de 7 Sois taldeak zabalduko du bihar folk jaialdia Sopelan

Irailaren 2, 3 eta 4ean Sete Sois Sete Luas Folk Jaialdia egingo dute Sopelan. Hitzordua gaueko hamarretan jarri dute (azken saioa izan ezik, 20:00etan izango baita) tokiko Udaletxeko plazan. Hala ere, euria egingo balu, ekitaldiak Kurtzio Kultur Etxera aldatuko dituztela jakinarazi dute udal iturriek. Bihar, ostiralarekin, La vox de 7 Sois (Mediterraneoa) taldea arituko da. Hurrengo egunean, berriz, Siziliako Mario Incundine izango da. Azkenik, hilaren 4an, igandea, Piccola Banda Icona (Sizilia, Italia) taldeak emango dio amaiera jaialdiari. Argazkian, La vox de 7 Sois folk taldea / © Sete Sois Sete Luas.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun