Kartzelari bat Pol Asensio algortarra erasotzen saiatu dela salatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko ira. 1a, 15:39

Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakitera eman duenez, Villenako (Alacant) kartzelako euskal preso politikoak itxialdia egiten ari dira Pol Asensio algortarraren aurkako eraso saiakera salatzeko. Errepresioaren kontrako erakundeak azaldu duenez, abuztuaren 27an, espetxeko bizi baldintzen okertzea dela-eta, bertan dauden euskal presoak espetxe zaindariekin gaiaren inguruan hitz egitera joan ziren. "Eztabaidaren tonuak nabarmen egin zuen gora eta, funtzionario bat Pol Asensio jipoitzen saiatu zen, nahiz eta azkenean ez zuen erasoa burutu. Horrekin batera, presoa isolamendura eramaten saiatu ziren", gaineratu dutenez. Eraso saiakera salatzeko hasitako itxialdia bihar arte luzatuko da. Villenako espetxea Getxotik 756 kilometrotara dago.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun