Irailarekin batera, Gurutze Gorriak eta Carrefour Elkartasun Fundazioak "Elkartasunezko itzulera eskolara" deituriko kanpainaren hirugarren edizioa jarri dute martxan. Helburua da Carrefour zentroetako bezeroak eskola-materiala ematera bultzatzea, Gurutze Gorriak material hori laguntza moduan eman diezaien, lehentasunez, zailtasun sozialean bizi diren umeei eta gazteei. Bizkaian, kanpaina, Erandioko (Lataondo Bidea, 2 - Asua) eta Sestaoko merkataritza-zentroetan egingo dute irailaren 2an, ostirala, eta 3an, larunbata, goizeko 10etatik gaueko 10ak arte. Gurutze Gorriko boluntarioek bezeroei azalduko diete dohaintzan emateko materialik egokiena zein den, aukeratutako produktu hauen artean: arkatzak, boligrafoak, borragomak, zorrozkailuak, erregelak, koadernoak, koloretako errotuladoreak, pinturak, eskola-artaziak eta kola-barrak. Argazkia: cc-by-sa Valakirka.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!