Erandioko Asua auzoko Hanson Hispania porlan kamioien enpresak salaketak aurkeztu ditu epaitegian, "jasandako erasoengatik". "Sabotajeak egitea eta gezurrak esatea" leporatu die kaleratutako garraiolari autonomoei eta EGAS garraiolarien sindikatuari,
"Berria" egunkariak zabaldu duenez. Ustezko erasoak "enpresaren eta gaur egun lanean ari diren garraiolarien kontra" izan direla dio enpresak. Beharginen pertzepzioa oso bestelakoa da.
Gatazka, hasieratik larria izan bada ere, orain ia hilabete eta erdi hiltzeko mehatxuak jaso zituztela salatu dute orain gutxi kaleratutako kamiolariek. Asuan zein Gueñesko Zaramillo auzoan Hanson Hispaniak dituen egoitzetan egiten ohi dituzten protestara zazpi "erasolari" azaldu zirela eta lan gatazka bertan behera "utzi ezean hiltzeko mehatxuak egin zizkiguten" zioten beharginek. Argazkian, Hanson Hispania AEBetik Australiaraino heltzen den Heidelberg Cement nazioarteko taldeko enpresa bat da / ©
Esri Australia.