Prestatutako denboraldiaurre zorrotzarekin aurrera jarraituko du asteburu honetan
Getxo Artea Rugby Taldeak.
Bizkaia Gernika eta Coimbrako Unibertsitatearen (partida bikoitza) kontra jokatu ostean,
AMPO Ordizia Espainiako Ohorezko Mailako txapeldunordearekin neurtuko dituzte indarrak hori-beltzek. Aurten, gainera, txapela lortzeko aukera handiak dauzkate gipuzkoarrek. Norgehiagoka larunbatean izango da, 17:00etatik aurrera Elorrion, bertoko jaien barruan. Bide batez, tokiko errugbi taldearen 30. urteurrena ospatu gura dute. Aurreko hiruak bezala ez da partida erraza izango. Forma hartu eta akatsak zuzentzen jarraitu artean, denboraldi berrian aurrean zer aurkituko duten jakin nahi dute Bryce Bevinen ardurapekoek, ezustekorik ezean tituluen bila arituko diren taldeen kontra jokatuz. Argazkia: © Getxo Artea Rugby Taldea.