Hilaren 15era arte kontsulta daiteke Plentziako Alde Zaharra Birgaitzeko Plana

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko ira. 2a, 12:02

Hasierako onarpenaren ostean, irailaren 15era arte izango dute herritarrek Plentziako Alde Zaharra Birgaitu, Babestu eta Zaintzeko Plan Berezia ikuskatzeko aukera. Udal iturriek jakinarazi dutenez, teknikari erredaktorea interesa duten pertsonekin elkarrizketatuko da, aurretik 946 773 210 telefono zenbakian hitzordua eskatuta. Horretarako hitzorduak ondokoak izango dira: irailaren 7a, 9:00etatik 13:30ak arte eta 16:00etatik 20:00ak arte; eta irailaren 8a, 16:00tatik 20:00ak arte. Hain zuzen ere, helegiteak aurkezteko epea hilaren 15era arte zabalik egongo dela zehaztu du Bilduk. Koalizioaren ekimenez, 42 lagun bildu ziren joan den ostiralean Goñi Portal kultur etxean, Plentziako Alde Zaharra Birgaitzeko Plan Bereziaren inguruko batzar irekian. Egitasmoaren aurkezpentxo bat egin ostean, Ainhoa Malaxetxebarria arkitektoak azalpen orokor batzuk eman zituen. Aldi berean, planak lortu nahi dituen helburuak ere argitu zituen, eta hauek kaleetan eta kantoietan, eraikinetan, karkabetan… izango dituzten ondorioak. Argazkian, Malaxetxebarria ostiraleko batzar irekian / cc-by-sa Bildu.

Justifikazioko memoria (espainolez)



Hirigintzako kudeaketa (espainolez)



Hirigintza araudia (espainolez)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun