Getxo Rugby Taldeak eta Imanol Landa Getxoko alkateak bere doluminak agertu dituzte Jose Manuel Etxebarria Gangoitiren heriotzagatik. Bart zendu da 1995etik 2007ra bitartean udaletxean EAJko zinegotzia eta alkateorde izandakoa eta 2009ko uztailetik hona Getxo Rugby Taldearen presidentea zena. Etxebarriak 73 urte zituen eta azken hilabeteetan minbiziaren aurka borrokan zebilen, Getxo Rugby Taldeak zabaldu duenez. Elizkizunak astelehenean egingo dituzte, Algortako Trinitarioen elizan, arratsaldeko 7:30ean. Argazkian, Manu Etxebarria 2009ko klubeko hauteskundeetan presidente aukeratua izan ondoren / © Getxo Rugby Taldea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!