Gaur zortzi egungo taldekideen azken kontzertua emango du DAR taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko ira. 2a, 21:08

Iaz bere lehenengo diskoa kaleratu eta hamarnaka kontzertu eskaini ostean, uda osoan abesti berriak sortzen aritu da MusikHerria diskoetxeko Dale ke Aun Respira (DAR) Uribe Kostako talde gaztea. Gauzak horrela, hiru hilabetez eszenatokiak alde batera utzi ostean, gaur zortzi, hilak 9, kontzertua eskainiko du Galdakaoko jaietan, Bizardunak talde nafarrarekin batera. Hitzordua gaueko 11etan jarri dute, tokiko Ardanza Lehendakariaren parkean. Aipatu kontzertua Iker gitarrista gaztearen azken emanaldia izango da. Izan ere, ikasketa kontuak direla eta, urte betez atzerrira joateko beharra ikusi du. Hala ere, DAR taldeak jakinarazi duenez, kurtsoa bukatu eta herrira bueltatu ostean, Iker taldera itzuliko da. Dena den, denbora tarte horretarako musikari bat topatu dute ordezko lanak egiteko. Argazkian, Dale ke Aun Respira talde uribekostarra Lasan (Nafarroa Behea), 2009ko Gazte Martxan / cc-by Mugaz Muga.

"Gure zorigaitza" abestiaren bideoa, 2009an Bilboko Errekalde auzoko Kukutza gaztetxean garbatuta (cc-by-nc-sa DAR)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun