Zabaletak adierazi du batzarrak hauteskundeetara EArekin, Alternatibarekin eta ezker abertzalearen beste sentsibilitatearekin joateko proposamena berretsi badu ere, “proposamen hori Nafarroa Baiko beste kideei eta beste indar aurrerakoiei” irekitako proposamena dela; “Nafarroa Bairen historian beti gertatu den bezala”.
Aralarren koordinatzaile nagusiak azpimarratu du Aralarrek proposamen hori kudeatuko duela Hegoalde osoan eman ahal izan dadin. “Nafarroan bere izena izango du eta bere berezitasunak izango ditu. Nafarren erabakia errespetatuko da politikoki. Aralar da nafarren defendatzailerik sutsuena bere duintasun politikoari dagokionean, baina uste dugu berezitasun horiek bateragarriak direla akordio orokorrago batekin, beste batzuetan gertatu den bezala”.