Kostaldeko fauna eta landaredia ezagutzeko berbatxangoa prestatu du Aitxu! euskara taldeak

Irailaren 11rako, igandea, berbatxango berri bat antolatu du Sopelako Aitxu! euskara taldeak. Euskara erabiltzeko helburua bete nahian, oraingo honetan, kostaldeko fauna eta landaredia ezagutzeko aukera emango dute, Jon Fernandez eta Kristina Negueruela biologoen eskutik. Gauzak horrela, Sopelako plazatik abiatuko dira goizeko 10etan. Hamaiketakoa norberaren kontura izango da eta prismatikoak eramatea gomendatu dute Aitxukoek. Txangoa 14:00ak aldera amaituko dute. Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko ondoko telefono zenbakia jarri dute: aitxuizuba[abildua]gmail.com.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun