Sopelako aireko inauteria egingo dute larunbatean Barinatxen

Larunbaterako, hilak 10, Sopelako XIII. aireko inauteria antolatu du Airetik hegaldi askeko taldeak. Aipatu ekitaldia parapentean egindako mozorro lehiaketa eta erakustaldia da. Aire emanaldia arratsaldeko 14:30ean hasiko da Getxo eta Sopela artean dagoen Barinatxe hondartzako itsaslabarreko pasealekuan. Lehiaketan parte hartzeko izen-ematea doakoa izango da eta, saria irabazi ahal izateko, "nahitaezkoa da mozorro batekin hegan egitea", antolatzaileek adierazi dutenez. Gainera, fotografia lehiaketa ere egingo dute. Horretan, bi argazki onenek saria izango dute. Antolatzaileek zehaztu dutenez, parte-hartzaileek argazki kamera ordenagailura konektatzeko kablea eraman beharko dute. Argazkian, aireko inauteria aurreko edizio batean / © Sopelako Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun