KAE 2 ligara jaitsi dira Getxo Arraun eta Arkote

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko ira. 4a, 21:26

Andreu Camps epaileak badaezpada onartu zuen Getxo Arraun Taldeak aurkeztutako helegitea, algortarrei jaitsiera-igoerako estropadak jokatzeko aukera emanez. Hala ere, ez dute erabakia irmoa izan arte itxaron beharko. Getxo Arraun Taldeak azkenengo postuan amaitu du play off-etan, KAE 2 ligara jaitsiz. Atzo Pasaian gertatu bezala, gaur arrastian Colindresen jokatutako erlojupeko bigarren proban, denborarik txarrena egin du "Goizeko Izarra" traineruak. Getariak garaipena errepikatu du eta Busturialdea-Elantxoberekin egongo da KAE 1 ligan. Ondarroak, play off-ean bigarrenak, KAE 2 ligan jarraituko du. Azkenik, Getxo Arraun bezala, maila galdu eta KAE 2 ligara jaitsi da Arkote. Plentziarrek hirugarren egin dute jaitsiera-igoerako bi estropadetan. Argazkian, "Goizeko Izarra" aurreko estropada batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun