Auzolanak egingo dituzte Sopelako Sekeko gaztetxean

Sekeko gaztetxeak berriro ere martxa har dezan, konponketatxo batzuk egingo dituzte hurrengo egun hauetan. Gauzak horrela, antolatutako auzolanetan parte hartzera deitu du Gazte Asanblada Sopeloztarrak. Irailaren 7, 8 eta 9an sukaldea berriztatu eta margotze lanak egingo dituzte. Hilaren 10 eta 11n, berriz, sabaiak konpontzeko pladurra jarriko dute. Azkenik, 12, 13 eta 14an garbiketa lanak egingo dituzte, gaztetxea txukun-txukun utzita, irailaren 18ko domeka beroarekin berriro ere martxan hasteko. Auzolanak goiz eta arratsaldez izango dira printzipioz: 10:30etik eta 17:00etatik aurrera, hurrenez hurren. Dena dela, ordutegiak eguneratzen joango dira sopelakogazteasanblada.blogspot.com webgunean. Argazkian, Sekeko gaztetxea / © Gazte Asanblada Sopeloztarra.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun