Asteburu honetan larunbat goizaldeko ordu bata arte egongo dira zabalik Areetako Mesedeetako kaleko hogei bat saltoki.
Getxo Enpresa eta Merkataritza (GEEM) elkarteak antolatuta, "Erosketez eta aisialdiaz gauerdia baino berandura arte gozatu" lelopeko kanpainarekin bat egin dute horiek guztiek. Ekimenaren lehenengo edizioa ostiraletik larunbatera egingo dute: 20:00etatik goizaldeko ordu batera, hain zuzen. Batetik, erosketak egin, beraien irudia zaindu eta egunerako beren beregi prestatutako koktelak dastatzeko aukera izango dute bisitariek. Horretaz gain, eraikinak eta establezimenduak argiekin apainduko dituzte eta zuzeneko musika emanaldiak izango dira. Kanpainaren bidez, "aisialdirako bestelako aukerak" eskaini nahi dizkiete herritarrei, GEEMeko arduradunek adierazi dutenez. Argazkia: © Getxo Enpresa eta Merkataritza (GEEM).