Ertzaintzak 26 urteko gizona atxilotu zuen igande goizaldean Urdulizen, hainbat etxebizitzetan sartzen saiatzea egotzita. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailaren arabera, gazteak aurrekariak ditu etxeetan egindako lapurretengatik. Atzo arratsaldean eraman zuten epailearen aurrera eta horrek Basaurin espetxeratzea agindu zuen. Polizia iturriek azaldu dutenez, igande goizaldeko ordu bata aldera jaso zuten deia Urdulizko familia bakarreko etxebizitza batetik. Bertan bizi den emakumeak gizonezko bat harrapatu omen zuen etxera sartzen ahalegintzen. Lorategian zaratak entzun ostean, txaleteko beheko aldeko leihoetako bat bortxatzen ikusi zuen ustezko gaizkilea, bertaratutako ertzainei adierazi zienez. Emakumea oihuka hasi ostean ihes egin ei zuen gizonak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!