Terre et Cote Basques elkarteak bere eskaintza turistikoa aurkeztuko du larunbat honetan, irailak 10, Algortako Telletxe plazan. Goizeko 11etatik 19:00etara bitartean produktu gastronomikoak (euskal pastela, Izarra eta Sagarno...) dastatzeko aukera izango da. Zozketa bi ere egingo dituzte aipatu lekuan bi lagunek, eta bikote batek bi umerekin, asteburu batez gozatzeko aukera izan dezaten. Getxo udalerritik ia bi ordura baino ez dagoen tokian 12 herri xarmangarri “aurki” daitezke, itsasoa eta mendiaren artean, hala nola, Ahetze, Ainhoa, Arbona, Azkaine, Biriatu, Getaria, Hendaia, Donibane Lohitzune, Sara, Senpere, Urruña eta Ziburu. Asteburu eta jai-zubiko bidaiatxoak direla eta, kalitatezko gastronomia, bisitatzeko leku ugari eta askotariko ostatuak ere eskaintzen dituzte. Argazkian, Emma Tortes Saint-Jammes Terre et Cote Basques elkarteko presidenteak eta Itziar Epalza Getxoko Udaleko Turismo, Merkataritza eta Enplegu Zerbitzuko zinegotziak aurkeztu dute ekimena, Josu Loroño Komunikazio zinegotziarekin batera / ©
Getxoko Udala.