Ze Esatek taldeak berotuko ditu Urdulizko Andra Mari jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko ira. 6a, 01:02

Udaletxeko balkoitik egingo duten pregoiaren irakurketa eta txupinaren jaurtiketarekin emango zaie hasiera, ostegun honetan, 19:00etan, Urdulizko Andra Mari jaiei. Hain zuzen ere, herriko Ehiza Nagusia taldeak izango du horren ardura. Ondoren, Kakarraldo maskotaren jaitsiera egin eta eliz alboko landetara abiatuko dira koadrilak, txistulariak eta buruhandiak lagun dituztela. Urtero bezala, bi asteburu hartuko dituzte jaiek: irailaren 8tik 11ra (eliz parean); eta hilaren 16tik 18ra (Elortza inguruan), hain zuzen ere. Ume zein nagusientzat egingo diren ekitaldi ugariez aparte, ostiral honetan Ze Esatek eskainiko duen kontzertua da aipagarria. Argazkian, Ze Esatek / cc-by-nc-sa Saioa Cabañas - Gauilunak.

Urdulizko jaietako egitaraua
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun