Sopelako
Aitxu! euskara elkarteak antolatzen dituen berba-txangoetara gehituko da hemendik aurrera Getxo udalerriko
Egizu! taldea. Gauzak horrela, igande honetako
Uribe Kostako hegazti eta landareei buruzko txangoan hasita hiru txango antolatuko dituzte batera aurten. Bakoitzean gai bat ardatz hartuta, hizlari edo gida baten laguntzarekin irteera bat egingo dute gai hori lantzeko. Irteera horietan edozein euskaldunek hartu ahal izango du parte, beti ere 20 bat lagunetako taldea osatu arte. Irteera gehienak hilaren bigarren igandean izango dira, goiz batekoak, Uribe Kostan, doan, eta egongo da zer jan eta edan bisitaren amaieran. Txango horiek ez dira mendi-ibilbideak izango eta egin beharreko distantzia oso luzea denean, autobusa edo bestelako garraioren bat erabiliko dute. Argazkian, Egizu!-ko hainbat berbalagun Baltzolan egindako txango batean / cc-by Egizu.