Udondoko jaiak ospatuko dituzte asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko ira. 6a, 15:53

Udondoko Jai Batzordeak egindako lanari esker, Leioako auzo horretako jaiak ospatuko dituzte larunbat eta igandean. Leioa mailako hainbat kultur talde batzen dituen Leioako Kultura Topaguneak iragarri duenez, Udondoko Jai Batzordeak "egitarau polita antolatu du bi egun zoragarrietarako". Izan ere, larunbatean, goizeko 9:30ean botako dute txafleroa eta hortik aurrera etengabeko ekitaldi-jaza izango da auzoan. Besteak beste, paella txapelketa, arrantza txapelketa, kanta poteoa, euskal dantzak, umeen jolasak, aizkolariak, elektrotxaranga, erromeria eta Mozorro Gaua izango dira bata bestearen atzean, atsedenik hartzen utzi gabe. Hurrengo eguna, aldiz, lasaiagoa izango da, antzinako kotxe eta motorren erakusketa, nagusientzako luncha, musika bandaren emanaldia, bertso saioa eta Los Cinco Bilbainos izango direla. Argazkian, paella txapelketa irabazteko oinarrizko osagaiak.

Udondoko jaietako egitaraua:

Irailak 10, larunbata. Jaien hasiera eta Mozorro Gaua

• 9:30ean, txupinazoa.
• 9:30ean, Udondoko III. Paella Txapelketaren hasiera.
• 11:00etan, kalejira txistulariekin.
• 11:15etan, Udondoko IX. Arrantza Txapelketa.
• 12:00etan, meza Ondizko baselizan.
• 13:00etan, ohorezko aurreskua eta Ikurriñaren igoera auzoko nagusiaren eskutik.
• 13:30ean, kanta poteoa Udondo tabernatik.
• 14:00etan, paellak aurkezteko ordua.
• 16:30ean, III. mus txapelketa.
• 17:00etan, Gure Ohiturak dantza taldearen emanaldia.
• 18:00etan: III. Paella txapelketaren sari banaketa
• 18:15ean, umeentzako jolasak, karaokea eta Amancio tronpalaria.
• 19:00etan, 2011 Urrezko Aizkolari Txapeldunaren Liga.
• 20:00etan, txokolate jana.
• 20:30ean, Mozorro Gaua eta elektrotxaranga.
• 23:00etan: erromeria Joxpa taldearen eskutik. Atsedenean, mozorro lehiaketaren sari banaketa.

Irailak 11, igandea

• 11:00etan, txupinazoa eta kalejira txistulariekin.
• 11:00etan, antzinako kotxe eta motorren erakusketa.
• 12:30ean, auzoko nagusientzako luncha.
• 13:00etan, Leioako Musika Bandaren emanaldia.
• 18:00etan, bertso saioa.
• 19:30ean, Los Cinco Bilbainos taldearen emanaldia.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun