"Ibarrakoek autobus bat bera ere ez dugula beteko bota digute. Egingo dugu, ezta?", adierazi dute Euskal Herria Eguneko sustatzaile algortarrek. Horretaz gain, lip dub-a eta guzti grabatuko da eta bertan Algortako ahalik eta lagun gehien agertzera animatu dute. Asteleheneko batzar irekiari begira, bakoitzak zer eskaini dezakeen hausnartzea eskatu diete eragileei. "Lip dub-ean bakoitzaren ikurra ateratzea ere nahikoa izan daiteke", azaldu dutenez.
Egitaraua:
Umeentzako txokoa egongo da egun guztian.
09:45 Harrera Ibarra sarreran. Ondoren, kalejira.
11:00 Hamaiketakoa Araneko iturrian.
12:00 Herrien arteko ginkana.
13:00 Ekitaldia.
14:00 Bazkaria plazan. Eguraldi txarra eginez gero, Emeterio Arrese frontoian.
16:00 Lip-duba. Ondoren, kalejira poteoa Elektrotxarangarekin.
20:00 Afari-merienda Subegi elkartean Algortako musikariek alaiturik.
21:00 Lip-dubaren estreinaldia plazan. Eguraldi txarra eginez gero, gaztetxean.
22:00 Kontzertuak, plazan: Dolce Tangana eta Bide Bakarra. Eguraldi txarra eginez gero, gaztetxean.
Lip dub-a egiteko kanta entzun