Kukutza babestera deitu du Algortako Gazte Asanbladak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko ira. 7a, 21:12

Kukutza III Bilboko Errekalde auzoko gaztetxea "alarma gorrian" dagoela salatu du gaur Algortako Gazte Asanbladak (AGA). Izan ere, Algortako gazteek zabaldu dutenez, Iñaki Azkuna jeltzaleak zuzentzen duen Bilboko Udalak dagoeneko Kukutza hartzen duen eraikina botatzeko lizentzia eman dio Cabisa eraikuntza enpresari. Hori dela eta, Errekaldeko gaztetxea epaileen zain dago, beraiei baitakieke Ertzaintzari lantegi ohia husteko agindua ematea ala ez. AGAk, baina, ez du magistratuengan inolako esperantzarik jarrita: "jakin badakigu zelan aritzen diren", azaldu dute. Hortaz, kaleratzea burutzen edozein unean saia daitezkeela nabarmendu dute. Horren aurrean, adi egotea eskatu dute algortarrek. Argazkian, pasa den ekainaren 23an Kukutzaren alde emandako prentsaurrekoa / cc-by-nc-sa Kukutza gaztetxea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun