Egitaraua:
Irailak 8, osteguna (Andra Mariren eguna)
• 10:00etan, txistularien kalejira.
• 12:00etan, meza eta ohorezko aurreskua.
• 13:00etan, nagusientzako luncha. Ondoren, musika emanaldia.
Irailak 9, osteguna (Andra Maritxuren eguna)
• 10:00etan, txistularien kalejira.
• 12:00etan, meza eta ohorezko aurreskua.
• 18:30ean, idi-probak: hiru bikote
• 20:30ean, sardinada.
• 23:30ean, erromeria.
Irailak 11, igandea
• 18:00etan, haur ekintzak, tailerrak eta puzgarriak.
• 19:00etan, 51. Bizkaiko Aurresku Txapelketa. Ondizko Emakumeen IV. Aurresku Txapelketa.
Irailak 18, igandea (errepikapena)
• 08:00etan, bizkaitar erarako bakailao txapelketaren hasiera eta lursailen zozketa.
• 10:00etan, txistularien kalejira.
• 11:30ean, Musikale.
• 13:00etan, Leioako musika banda.
• 14:30ean, bakailao kazolen aurkezpena.
• 16:00etan, igel-toka txapelketa.
• 18:00etan, bakailao txapelketako sari banaketa.
• Ondoren, erromeria Drindots taldearekin.
• 22:00etan, jaien amaiera.
Bihar, ostegunarekin, abiatuko dira Ondizko jaiak, Udalaren Kultur Arloak zuzenean azpikontraten bitartez kudeatzen dituen Leioako auzo jai bakarrak, alegia. Ondizko egitaraua aurten nabarmen murriztu dute, sei egunetatik lau egunetara igaro dela. Gauzak horrela, play-back txapelketa, rock kontzertua, herriko taldeen euskal dantzak edo mozorro gaua bidean gelditu dira. Halere, izango da zertaz gozatu eta urtero gertatu bezala, jai giro alaitsua nagusi izango da Ondizko jaietan. Besteak beste,