Enekurin ere badira jaiak asteburu honetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko ira. 7a, 22:33
Dozena bat baino gehiago izaten dira, Erandioko udalerrian, auzotik auzora ospatzen diren jaiak. Joan den abuztuaren 29an San Agustin festei eman zitzaien bukaera Altzagan, nagusienak agian. Hala ere, geratzen diren biak xumeagoak izan arren, meriturik ezin zaie kendu. Urduliz, Ondiz eta Udondoko festak izango diren asteburu honetan, irailaren 9tik 11ra, Enekuri auzo erandioztarrean (batzuk Bilbo dela esan arren) izango dira jaiak. Igandean, gainera, Nekazaritza Ekologikoaren XII. Azoka izango da Astrabuduako Mendiguren plazan, Axpuru elkarteak antolatuta. Hurrengo asteburuan, berriz, Lutxanan izango dira auzo jaiak. Etzi, ostiralean, 18:30ean botako dute txupinazoa Enekurin eta, ondoren jolasak edukiko dituzte txikientzat. Neska-mutilak jolasean dabiltzan bitartean, karaokean eta diskotekan aritzeko aukera edukiko dute nagusiek. Argazkian, Erandioko Enekuri auzoko eliza / © Erandioko Udala.
Egitaraua:

Irailak 9, ostirala

• 18:30ean, txupinazoa.
• 19:00etan, haurrentzako jolasak.
• 20:00etan, karaokea eta disko festa.

Irailak 10, larunbata

• 11:00etan, gaztelu puzgarriak haurrentzat, egun osoan zehar.
• 18:30ean, herri kirolak.
• 20:30ean, musika saioa: Nafarroako La Ribera Canta taldea.
• 21:30ean, sardina jana.
• 23:00etan, dantzaldia Hakker taldearekin.

Irailak 11, igandea

• 11:00etan, gaztetxoentzako tortilla txapelketa.
• 14:30ean, herri bazkaria.
• 16:30ean, Galea taldearen musika saioa.
• 18:00etan, haurrentzako jolasak.
• Jaiak amaitzeko, txokolate jana.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun