Indabadari buruzko batzarra egingo dute astelehenean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko ira. 7a, 23:51

Gutxi falta da jada hamabigarren Indabada Mundialerako. Aurten, urriaren 29an, larunbatarekin, izango da, antolatzaileek lekua oraindik ez dutela zabaldu. Izan ere, dagoeneko, Getxoko Txorimalo gaztetxean badabil jendea babajana prestatzeko lanak egiten. Gauzak horrela, egunari azken ukituak emateko, astelehenean, indabadari buruzko batzar irekia egingo dute Algortako Aldai patronatuan. Hitzordua arratsaldeko 8:30ean jarri dute eta bertaratzeko deia luzatu diete auzokide guztiei Algortako Gazte Asanbladakoek. Argazkian, San Nikolas edo Txiki eta Otaegi plazan zein Bihotz Alai plazan, indabak berdin daude gozo.

Iazko Indabada Mundialaren argazkiak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun