Euzko Alderdi Jeltzalearen ustetan, ezinbestekoa da Euskadin aldi berria zabaltzea. Urte luzeotan ezarri diren lubakiak ixteko aldi berra. Ezker Abertzalea ere, esparru politiko eta instituzionaletako protagonista izateko aldi berria. Aurrera begiratzeko aldia da. Gogoratu behar dira,duela egun batzuk gipuzkoar sozialistek Bateragune kasuko epaileari errealitate sozialari begiratzea gomendatzeko eta ezker abertzaleak bide politiko hutsen alde egin duen apustua aipatzeko egin zituzten adierazpenak.
Euzko Alderdi Jeltzalea