Metro Bilbaok zerbitzua areagotuko du bihar, ostirala, Espainiako Txirrindularitza Itzulia dela-eta. Areagotze hori, atzerriko lasterketa Bilboko helmugara iristea aurreikusi den ordu-tartean burutuko dute, arratsaldeko 17:00ak eta 17:15ak bitartean, eragina metroko sare osora zabalduko dela. Antolatzaileen aurreikuspenen arabera, lasterketa 17:30ak aldera iritsiko da Kale Nagusira. Garraio enpresak zabaldu duenez Espainiako "Txirrindularitza Vuelta Bilbora heltzen denerako pertsonen mugikortasuna erraztu" nahi dute. Izan ere, PSE-EEk kontrolatzen duen enpresa publikoaren esanetan, "Metro Bilbaok, beste behin, garraio-eskaerari erantzun egokia emateko baliabideak ezarriko ditu, asteburua eta eguraldi ona izanik jende ugari etortzea espero baita. Horregatik, kirol-ekitaldi horretaz gozatzeko metroa erabiltzea pentsatu dutenei bidaia aurretiaz antolatu eta metroko langileen gomendioak jarraitzeko eskatu nahi genieke".
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!