Egitaraua:
Irailak 8, "Getxo saca pecho"
• 19:00etan, aurkezpen arina, egoera Getxon.
• 21:00etan, "Getxo akordaten naz 2" dokumentala eta film laburren proiekzioa.
Afaria etxetik ekarri.
Irailak 9, Erne atxurrak
• 10:00etan, lantaldeak:
1. Zuhaitzak landatu
2. Barazkiak bildu, landatu...
3. Sukaldaritza (baserriko animaliekin, enbotatu...)
4. Sukaldaritza (animaliarik gabe, txorizo beganoak, enbotatu...)
• 15:00etan, Getxoko produktuekin egindako bazkaria.
• 17:00etan, hitzaldia EHNE-ko kide batekin.
• 19:00etan, garagardo tailerra.
• 21:00etan, bertso afaria.
Irailak 10, Herri nortasuna vs Hiri bakardadea
• 11:00etan, "Nola aldatu zure herria" mahai-ingurua.
Argazki erakusketa.
• 15:00etan, herri bazkari begetala, Getxoko auzokideen eskutik. Kantu kantari.
• 18:30ean, Urdulizko jaietara kalejira.
Orabai perkusio taldearen eskutik harrera poteoa.
Irailak 11, Lurra eta askatasuna
• 12:00etan, ibilbide kulturala.
• 15:00etan, bazkari beganoa.
• 17:00etan, baserria eta emakumeari buruzko hitzaldia.
• 18:30ean, soroa betirako okupatu.
LZParen kontrako asanbladaren oharra:
Ez dira hainbeste urte kriseiluak baleen oiloaz piztu behar zirenetik, ez eta arropa herriko garbitegira eramaten zenetik, baina badirudi azken mendean mila urteko eboluzioa agortu nahi izan dugula. Beste pertsona asko bezala, nekatuta gaude bai gure bizitzaren norabidea bai inguruaren etorkizuna gutxi batzuen eskuetan egoteaz, eta lan egingo dugu, baita borroka egin ere, ohitura eta ogibide batzuk berreskuratuak izan daitezen. Politikariek nahiz enpresaburuek, tradizionalistatzat jotzearen beldurrez, politika progresista eta liberalak aukeratu dituzte… Zer nolako etorkizuna utziko digute?
Bada, zuloz eta zorraz jositako sistema. Utz gaitzatela bakean; guk badakigu nola antolatu, ez baitugu ezer berririk asmatuko: nekazaritza, arrantza, eskulangintza, abeltzaintza etab. izango dira gure sistemaren oinarriak eta asanblada herrikoiak horren ardatza.
Turismo eta zerbitzuak lehen bezala gehigarriak baino ez dira izango, tortillari buelta eta mokadu eman behar diogu. Ezin hobeto datorkigu kapitalak pairatzen ari den krisialdia. Krisiak, aldaketa esan nahi du, onerako aldaketa hain zuzen, eta jakin badakigu Amalurrarekiko oreka berreskuratzea ez dela soilik zera ona, premiazkoa baizik.
Uribe Kostan zehar Lurralde Zatikako Planak 30.000 inguru etxebizitza aurreikusten ditu, eta bakarrik Getxon 8.000-11.000 bitarteko kopurua (getxoko Udalak 5.000 bizitoki baino ez direla izango esan arren, gogora dezagun LZPa 16 urteko epeari eginda dagoela).
Gainera Udal honen jarrera salatu nahi dugu: Maidagango tren geltoki zaharra mantentzea aspalditik aldarrikatu dute auzokideek, eta hori egin ordez Ibarbengoako metro geltoki berria egin dute, zelaien artean, Andra Mari auzoko nekazale eremuekin espekulatzeko asmoz. Horretxegatik, irailaren 8. 9, 10, eta 11n LZParen aurkako kanpaldia (akanPTPatada) antolatu dugu, geltoki horren parean.
Hala ere, ez dugu borroka hau Getxora mugatu nahi, Plentzia Sopela, Berango, Leioa eta abarreko HAPO espekulatzaileak gelditu beharko ditugu, baita Armintzako BIMEP eta Lamiakoko makroaraztegia ere, eta eskualdeko proiektu txikitzaile guztiak, UK nortasun eta bizirik gabeko megalopoli bihurtuta ez baduzue nahi, behintzat, Lemoiz bezalako borrokak ez baitira oroitzapen hutsak, baizik eta gertaera eredugarriak.