Itzubaltzetako kultur etxe berriaren aurkako protesta izango da iluntzean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko ira. 9a, 19:49

Itzubaltzeta / Romorako Getxoko Udal Gobernuak erabaki duen kultur etxe berriaren egitasmoarekin ados ez daudela ikusgarri jartzeko elkarretaratzea deitu dute iluntzerako herriko hainbat auzokidek. "Kultur etxea bai, etxe orratzik ez!" lelopean, iluntzeko 8etan jarri dute hitzordua, Areetako Xake plazaren ondoan, Lanbideren aurrean. Auzokideen ustez, hainbat dira proiektuak dituen gabeziak, hala nola, auzokideekin adostu ez izana, gehiegizko dimentsioak izatea, tartean larregizko altuera, estetikoki eta paisaiarekin inolako loturarik ez izatea, trafiko eta aparkaleku arazoak eragingo dituela, eta, azkenik, 8 milioi euroko kostea izatea. Auzokideen arabera, krisialdian "diru xahuketa" hori ez da onargarria. Protestan zehar proiektuaren aurkako sinadurak batuko dituzte. Aipatu protestarekin bat egin dute dagoeneko PSE-EEk eta Getxoko Independenteek. Argazkian, egitasmoak duen itxura / © Getxoko Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun