Ehunka pertsonak lanpostua galtzen dute, talde armatuak eraso egiteari uzteko erabakia hartzen badu. Eta ehunka pertsonak lanpostua galtzen dute, sistema politikoak urtebetez edo bi urtez giltzapetu eta lanetik indarrez aldendu egiten dituenean. Epaitu ostean errugabe ateraz gero, inork ez du kargu hartuko galdutako lanpostuaz, denboraz eta diruaz.
Politikaren karietara, 1.138 pertsonak politikari-ofizioa ikasi behar izan dute bi asteko epean, politikaria izateko asmorik ez bazuten ere. Ikasle, soldadore, mediku, kazetari eta irakasleak goizetik gauera bihurtu dira alkate, diputatu, zinegotzi eta ahaldun, ezustean, eta bizimodua dezente aldrebestu zaie. Politikak bizi ditu hogeita lau ordu egunean.
Eutsi, eusten diote, baina noizbait pentsatuko dute, Ruperrekin batera, «inork ez zidan esan, euskaldun izatea zein nekeza den». Eta zein aberasgarria den ere, ez zuten sumatuko aurretik, seguru.̩
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.