Getxoko Galea gotorlekuan hainbat pintaketa agertu eta "hondatzen" dabilelakoan, Getxoko Udalaren "utzikeria" salatu du
udalerriko PSE-EEk. Luis Almansa bozeramaileak eman du udan agertutako pintaketen eta "hondatze prozesuaren" berri eta horiek konpontzeko "premiazko neurriak" eskatu ditu, gotorlekuaren "biziraupena bermatzeko". Bere ustez EAJko udal arduradunek "alferkeria eta utzikeria" agertu ohi dute gotorlekuarekiko. Almandsaren ustez "getxoztar guztion memoria kolektiboaren parte" eta "udalerriko ikurretako bat" da aipatu babes eraikina. Hori dela eta "jabegoaren aurkako eraso berriak ekiditeko" neurriak eskatu ditu. Gainera, gunearen "duintasuna eta balioa gordetzeko betebeharra" Udal Gobernuaren bizkarrean jarri du. Hortaz, Udaltzaingoa bertatik gehiago patruilatzea nahi dute PSE-EEkoek. Bestalde, kezka agertu dute balizko harri-jauzi baten aurrean eta garbiketa operazioez haragoko ekimenak eskatu dituzte. Azkenik, Galeko gotorlekuarekin gertatu bezala, Begoñako jauregiak ere EAJk ondare publikoa zelan hondatzen uzten duen frogatzen duelakoan dago Almansa. Argazkia: © Kr3stO - Getxoko PSE-EE.