Hamargarrenez Balendin Enbeita bertso-paper lehiaketa abiatu du ALBEk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko ira. 10a, 06:31

Algortako Bertsolari Eskolak (ALBE), Balendin Enbeita bertso-paper lehiaketaren hamargarren edizioa jarri dute martxan. Antolatzaileek azpimarratu dutenez, "deialdi honen bitartez, zuen bertso-jartzaile sena piztu gura dugu, lehendik buruan bueltaka dabilzkizuen bertsoak edo oraindik bururatu ez zaizkizuenak papereratu ditzazuen". Orain dela bi urte "bertso uzta ezin oparoagoa" jaso zuten egindako deialdiaren ordain gisa eta aurtengo edizioan, ez dute gutxiago espero. Dena den, aukera ez galtzeko aholkua ematen dute ALBEtarrak, izan ere urte bakoitietan baino ez da ospatzen Balendin Enbeita bertso paper lehiaketa. Lanak emateko azken eguna urriaren 3a izango da. Argazkian, Aitor Mendiluze bertsolari irurarrak irabazi zuen orain dela bi urteko lehiaketa “Nork ez du lorerik entzun?” bertso sortarekin.

ALBEk kaleratutako oinarriak
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun