Era berean Uralde-k bi alderdi nagusiei eskatu die "zentral nuklearren inguruan dituzten planak argitzeko. Hauteskundeetarako kanpainak hasi baino lehen garbi kontatu behar digute zein izango da bere portaera gai horren inguruan".
Equok Espainiako zentral nuklear guztien itxiera defendatzen du, Garoñakoarekin hasiz, Estatuko zentralik zaharrena.
"Ikerketek frogatzen dute nuklearrik gabeko etorkizuna posible dela, baina horretarako borondate politikoa behar da, Alemanian gertatu den bezala. Iritsi da momentua beste eredu energetiko bat planifikatzeko, berriztagarrietan oinarritua, erregai fosilik eta nuklearrik gabeko etorkizun gertua ahal izateko", Uralderen hitzetan.